‘THE BIG DAY’ (2014/MAI/25)

Emoiozu margolari bateri margoa ta pintzela ta koadro polit bat margotuko dau. Emoiezu euskaldunei musika, janaria ta edaria, ta Jai bat antolatu ez ezik, koadro polit horren protagonista bilakatuko dira, guk ikusi ahal izan gendun moduan. Mundu osoan badago itun bat domekea atseden eguntzat hartzen dauena, baina Kern County Basque Clubean alkartu ziren ehunka eta ehunka pertsonek salbuespena egiteak merezi ebala pentsatu eben. Lauburuak, ikurriñak eta txapelak edonon agertzen ziran, herri bazkarian, frontoian, txosnetan… ‘The Big Day’. Bizkaitarrok kostata aurkitu gendun kotxea aparkatzeko lekua, horren handia zan eta Egun Handiak sortutako espektazioa.

Bidaia-agentzietako erakusleihoetan tokirik ez daukan esperientzia zirraragarri hau opari bat izan da seiontzako, maiatzeko egun arrunt batean zenbaki ezezaguneko telefono dei baten bidez iragarritakoa. Pertsona moduan aberastu egin gaituena, bueltako hegaldian goazela, %100ean barneratu ez doguna. Hemendik atarako dira behin Ipar Amerikan alkar ezagutu ziren 6 lagun. Eta ITOIZek abesten eban moduan: “berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan”… Bakersfielden izandako bezain zoriontsu, esaterako.

Argiak amatatu, atea itxi eta bagoaz.
Bihotz-bihotzez: eskerrik asko.

20140528-075356-28436087.jpg

Advertisements

“GURE AMETSA, OUR DREAM”


IMG_2132

Jesus Onaindia eta Miguel Lusarraga, Aulestikoa bata eta Sunbillakoa bestea. Bularreko pegatinez identifikatzen dira jatorri ezbardineko euskaldunen artetik. Zerrenda luze bateko adibide bi baino ez dira, arrazoi ezbardinengaitik AEBra Amets Amerikarra betetzera baino, lan egitera etorritakoak. Besoak zabalik egin deuskue harrera Bakersfieldeko ‘Kern County Basque Clubean’.

Miguelegaz berbetan gabiltza Mus Txapelketa erraldoi baten aurrean, keinuen, ordagoen eta jokoaren bestelako momentuen lekuko garela. Jesus, ostera, sukaldean dabil lan eta lan emaztea hurreratu jakonean: Bizkaitik iritsitako K proiektukide batek jantzita daroan Athleticen ‘t-shirt’ak arreta lapurtu eta emozionatuta bere senarrari jakinarazi nahi izan deutsa ‘oh my God’ errepikatzen dauen bitartean. Barreak, konfidentziak eta oroitzapenak belaunaldi ezberdinetako bi bizkaitarren artean. Adinak eta distantziak banandurik baina jatorriak modu estu-estuan loturik.

Iluntzean, frontoian batuta, Jaia aurrera doa dantza artean eta Kaliforniako epeltasunak sortzen dauen giro udatiarrean. Badago zer ospatu: herri honek bizirik dirau. Our country is still alive.